«Herriko parke politenetako batean lasaitasunez gozatu ahal izateko», argi berriak jarri ditu Udalak, Maskarrene bidean. Guztira, zortzi farola jarri ditu, hain zuzen, udaletxeko plaza eta kultur etxearen arteko bide hau argiztatzeko.
Led argiak, berriak
Udalaren esanetan, «Maskarrene bidea pasealeku lasaia da, garai batean adin guztietako bizilagunek erabiltzen zutena. Baina denbora zeramakien argi txarrarekin, eta iluntzetik aurrera paseorako gune iluna bihurtzen zen, eta kexak eragiten zituen».
Hori konpontzeko egin du ikerketa udaletxeko Obra eta Zerbitzu Sailak, eta led argidun zortzi farola jarri ditu.
Apeztegi, aztergai
Behin argi berrriak jarrita, beherago dagoen Apeztegi pasealekuko argiteria aztertzeko asmoa ere azaldu du orain Udalak. Izan ere, «bestelako argi mota duten farolak» daude bertan, eta «hainbeste argi behar den aztertuko da orain, eta beharrezkoa izanez gero, zeintzuk mantendu eta zeintzuk ez erabakiko da».