Labaien memoriala eta nesken azken partidua, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Juantxo Labaien Memorialak aurten 46garren edizioa du, bada zerbait, eta urtero bezala jubenilen txapelketa po­tentea antolatu du CD Her­naniko futbol sekzioak. Bere garaian Eguberrietan jokatzen zen, baina azken urteetan denboraldiaren amaieran jokatzen da. Honela, gaur ohorezko  talde jubenila Labaien txapelketan lehiatuko da beste hiru talderekin batera. Eta ez dira nolanahiko klubak gainera, baizik eta Espainiako Ligetan punta puntan dabiltzan hiru talde; Ei­bar, Real Socie­dad eta Zaragoza.


Hernani-Reala, 11:00etako lehenengo finalerdia

Goizeko 11:00etan emango dio­te hasiera txapelketari, Her­na­ni eta Realaren arteko lehenengo finalerdietako norgehiagokarekin. Zati ba­ka­­rreko partidua izango da.  Ondoren, 12:00­etan, Zara­go­za eta Ei­ba­rrek jokatuko du­te aurrez au­rre, bigarren finalerdian. 

Eguerdian, Txan­txan­gorri elkartera joango dira jokalari eta teknikari guztiak. Elkarre­kin bazkalduko dute bertan, ia 120 lagunek. Hau ere ohitura bihurtu da.

Behin indarrak hartuta arratsaldean jokatuko dituzte finala eta hirugarren eta laugarren posturako partidua. Beti ere Zubipen: 16:30e­tan, hirugarren eta laugarren postua jokatuko dute; eta 17:30­etan izango da final haundia.

Sari-banaketan, bi finalistek saria jaso ondoren, Laba­ien familiak jokalari onena sarituko du. Aurreko urtean Realak irabazi zuen txapelketa, finalean Alaves 2-0 gainditu ondoren. Talde gasteiztarreko Ivan Alonso, izendatu zuten jokalari onena. Aurten ere, jokalari jubenil hoberenak ikusteko aukera egongo da.


Bihar, nesken etxeko agurra

Bestetik, nesken talde nagusiak, Zubipen jokatuko duten denboraldiko azken partidua dute bihar, 18:30etan, Goierri-Gorriren kontra. Hu­rrengo as­teburuan amaituko dute den­bo­raldia Derion. Bi­har­­koa az­ken­aurreko jardunaldia da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!