Mahaiaren bueltan elkartzeko deia, musikaren aitzakian

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Lehenago ere antolatu dituzte Bapo Kantari saio gehiago, eta izandako arrakasta ikusita, aurtengorako zita ere jarri dute, maiatzaren 10erako. Seigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Petritegi sagardotegian egingo da, iluntzeko 20:00etan hasita.


Afariarekin batera, musika

Azken urteetan bezala, aurten ere «ederki afaldu eta eztarria urratu arte kantari aritzeko» asmoa azaldu dute, antolatzaileek. Norberto Almandoz musika eskolako eta Astigarragako Herri Eskolako irakasle, ikasle eta guraso «saltsero» batzuk di­ra antolatzaileak, eta deialdia za­baldu diete, izena emateko, gi­ro onean eta musikaren aitzaki­­an afaltzeko gogoa du­ten guztiei.

Giro on hori jarriko dutenetako batzuk, antolatzaileez gain, Aitor Mendiluze eta Ha­ritz Mujika izango dira, bertsotan ariko baitira. 


Izen-ematea, irekita

Eguna eta ordua zehaztuta, txartelak salgai jarri dituztela ere jakinarazi dute. Petritegi Sagardotegian, Petrikafen eta 943 45 71 88 telefonoan lortu daitezke, 36 eurotan.

Musikarekin batera, afaritarako jarriko den menua sa­gardotegikoa izango da, baina arrainarekin, eta kafea eta kopa barne. Ondorengo «afalondoren luzea» ere, prezioaren barruan dagoela ziurtatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!