Ikasle Mugimenduak hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 26a, 02:00

M1 Plataformak antolatuta, hainbat ekintza ari dira burutzen Langileen Nazioarteko Egunaren bueltan. Andoainen izan ziren atzo, eta gaur, Kontrakantxa gaztetxean emango diote jarraipena. Hasteko, 13:00etatik 15:00eta­ra jantoki soziala irekiko du­te, Hernaniko Langileen Ba­bes Sarearen eskutik. Eta arratsaldean, 

hi­tzaldia izango da: Kapita­lismoa eta krisia, begirada bat 2008. urteari. Ikasle mugimenduko bi kidek eskainiko dute, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!