Labaien txapelketa jokatuko du bihar CD Hernaniko ohorezko jubenilen taldeak beste hiru talderekin batera: Eibar, Reala eta Zaragoza. Goizeko 11:00etan hasiko da txapelketa Hernani eta Realaren arteko partiduarekin, eta arratsaldera arte luzatuko da.