Azken bisita gidatuak, uztailera bitarte

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 26a, 02:00

Txotx denboraldiaren bukaera dela-eta, igandean itxiko du­­te turismo informazio-pun­tua, uztailera arte. Hori ho­rre­la, asteburu honetan, bihar eta etzi egingo dituzte azkeneko bisita gidatuak.


Bihar, gaztelaniaz; etzi, euskeraz

Egun bakoitzean bisita gidatu bana egingo dute, 11:30­etan Bi­teriko turismoko in­formazio-puntutik, abiatuta. 

Hernaniko hirigunean zehar egingo dira, eta ordu eta erdiko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Herriko txokoak, gidaren azalpenek jantziko dituzte; horiek, gaztelaniaz izango dira bihar, eta euskeraz, aldiz, etzi.

Bisita debalde da, eta ez da erreserbarik egin behar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!