Gizakia Helburu bisitatzen, Estatu Batuetako ikasleak

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 26a, 02:00

bisita berezia jaso zuen au­rreko astean Hernaniko Giza­kia Helburu proiektuak; USAC partzuergoko hainbait ikasle bertaratu ziren Marielutsen daukaten egoitzara. Estatu Ba­tuetako unibertsitateen par­tzuergoa da, Renon, Ne­vadako Unibertsitatean egoi­tza duena.

Donostiara bisita USAC-UNR eta EHU-ren arteko akordioa de­la-eta egiten dute urtero Es­tatu Batuetako hainbat ikaslek «hemengo hizkuntza, kultura eta bestelakoak ikastera», azaldu dute Gizakia Helburutik.

Seihileko honetan Chemical dependecy (menpekotasun ki­mi­­koa) irakasgaia jorratzen ari direla-eta, Gizakia Helbururen programetan darabiltzen «me­to­dologia ezagutu dute, baita arretaz entzun hainbat erabil­tzaileek bizi du­ten esperientzia ere». Hori ho­rrela «esperientzia interesgarria» izan dela onartu dute Gizakia Helburutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!