Sagardoa eta gaztak bat, oporrak bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 26a, 02:00

Aste Santuarekin eta Pazko Astearekin bat eginda, urtero antolatzen ditu jarduera be­reziak Astigarragako Sagardo­e­txeak, eta hala egin du aur­ten ere. 

Aurreko astean hasi, eta igandera, etzira bitarte, das­ta­keta gastronomiko berezia an­tolatu du. Hau da, Sagar­doe­txea museoaren ohiko bi­sita gidatuaz eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezber­dinen dastaketa ere izan­go da, aukeran. Ondo­ren­go gaztak probatu ahal izan­go dira, besteak beste: Idiaza­bal J.D. gazta (gazta ekolo­gi­koa eta konbentzionala), Iraty J.D. gazta eta Ronkal J.D. gazta. 

Bisita sagardotegi batean bukatzeko gonbidapena luzatu dute, baita ere.

Gaur eta bi­har goiz 
eta arratsaldez bisitatu ahal izango 
da Sagardoetxea; eta igandean, aldiz, 
goizez bakarrik.

Ordutegi berezia

Horrekin batera, ordutegi be­re­zian izango dira bisita gida­tuak  egunotan. Gaur eta bi­har, goizeko 11:00etatik eguer­diko 13:30etara, eta arra­tsaldeko 16:00etatik 19:30e­ta­ra; eta igandean, aldiz, goizez bakarrik bisitatu ahal izango da Sagardoetxea:?11:00­e­tatik 13:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!