bigarrenez antolatu dute EuskarAbentura espedizioa. Espedizioa osatuko duten 16 eta 17 urte bitarteko 121 kideek, Euskal Herria zeharkatuko dute uztailaren 1etik 31ra, eta tartean, Hernanira ere iritsiko dira.
Tolosatik eta Irunera
Hain justu, Tolosatik iritsiko dira uztailaren 18an, handik hona, 22 kilometro oinez eginda. Eta gaua herrian pasa ondoren, Irunerako bidea hartuko dute hurrengo egunean, uztailaren 19an.
Tolosatik oinez iritsiko dira eta Irunera ere, oinez joango dira. Horretarako, 25 kilometroko ibilbidea egingo dute.
Espedizio-kideen izen-abizenak eta ibilbide osoa ikusgai dago dagoeneko haien webgunean: euskarabentura.eus.