'Catalunya, azken geltokia: askatasuna', gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 26a, 02:00

Hernani Errotzenek gonbida­tuta, hitzaldia eskainiko du gaur Josep-Lluis Carod-Rovira politikari kataluniarrak. Cata­lu­nya, azken geltokia: askata­su­na izenburupean, arratsal­deko 19:00etan jarri dute zita, Biteri kultur etxean. 


«Nazio bat kontaketa bat da»

Gazte zela hasi zen Carod-Ro­vira politikagintzan; 1970ean Partit Socialista D?Allibera­ment Nacional (PSAN) mili­tante egin zen. Ordutik, es­petxetik pasa zen, eta Ka­ta­luniako erakundeetan hain­bat kargu izan zituen. Tar­tean, Generalitateko lehen­da­­kari ordea (2006-2010) eta ERCko lehendakari izan zen (2006-2010). 2011n utzi zuen ERC alderdia.

Carod-Roviraren esanen ar­tean ondorengoa dago: «na­­zio bat kontaketa bat da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!