Autodefentsaren beharraz, Andoainen

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 25a, 02:00

hurrengo asteazkenean   izan­go da ma­­iatzaren 1a, Lan­gileen Nazioarteko Eguna. Eta egun horretako aldarrikapenak kalera ateratzeko, hainbat ekintza antolatu ditu M1 Langileontzat plataformak, Kontrakantxa Gaztetxe­a­ren bueltan. 

Gaur izango da aurreneko jarduera, Andoaingo gaztetxean, arratsaldeko 18:00etan ha­sita. Orduan,  Autodefen­tsa­­ren beharraz hausnartzeko asmoz, Ikasle Auto­de­fen­tsa Sareak eta Her­naniko Lan­­gileon Babes Sa­reak bat egingo dute mahai in­guruan.


Bihartik aurrera, Hernanin

Hernanin izango dira beste bi jarduerak, bihar eta etzi. 

Bihar 13:00etatik 15:00eta­ra jantoki soziala irekiko du­te, Hernaniko Langileen Ba­bes Sarearen eskutik. Ondo­ren, arratsaldeko 18:30etan, hitzaldia izango da: Kapita­lismoa eta krisia, begirada bat 2008. urteari. Ikasle mugimenduko bi kidek eskainiko dute, hain zuzen. 

Larunbata izango da, or­dea, egun haundiena. Goizeko 11:00­­e­tan hasiko dute eguna au­zolanarekin. Ondoren, 18:00­­e­­tan, hitzaldia izango du­te Nazio auzia izenburupean; eta 21:00etan, bertso afaria. Aitor Bizakarra (Bizkaiako Txa­pelketako finalista) eta Her­naniko gaztetxeko bertso eskolako kideekin. DJ USBre­kin bu­katuko da festa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!