Azken aukera, liburuak eskuratzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 25a, 02:00

Pasa den asteartean izan zen Liburuaren Nazioarteko Egu­na, eta egun horrekin bat eginez, Liburu Azoka solidarioa jarri zuten Astigarragan. Gaur izango da azkeneko eguna, bertan liburuak eskuratzeko; goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara bitarte jarriko dute postua Joseba Barandiaran plazan. 


0,50 euro liburuko

Liburu Azoka solidarioa da, bi­garren eskuko liburuak eskuratu ahal izango dira, diru ko­puru txiki baten truke: bakarra erosiz gero, 0,50 euro; eta hiru eskuratzean, euro bat. 

Hiru egun hauetan jasotako dirua Zaporeak Proiektuak Grezian eta Etiopian dituen esku-hartzeak laguntzeko izan­go dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!