Politikagintzaren aurreneko lerrotik aldenduta, gertu-gertutik bizi du Josep-Lluis Carod-Rovirak Katalunian gertatzen ari dena. Egungo egoeraren eta bere ikuspuntuaren berri emango du, hain zuzen, Catalunya, geltoki burua: as?katasuna hitzaldian. Bihar izango da hori, 19:00etan hasita, Biterin. Hernani Errotzenek gonbidatuta izango da politikari kataluniarra Hernanin.
Politikagintzan, 1970tik
Carod-Rovira gaztetatik ibili da politikagintzaren bueltan. 1970. urtean egin zen Partit Socialista d?Alliberament Nacionaleko (PSAN) militante; Kataluniako Asanbladako kide izateagatik espetxean egon zen 1973an;? Generalitateko goi-mailako teknikaria ere izan zen 1981-1988 artean; eta 1982tik 1984ra bitarte, Tarragonako Kultura Lurralde Zerbitzuetako buru.
1988an Kataluniako Parlamentuan diputatu izan zen aurrenekoz; eta 2003an ?Tripartito?-aren gobernuan sartu zen 2004 urtera arte.