Udalak antolatzen dituen Udalekuetan izena emateko epea irekita dago, eta asteartera arte eman ahal izango da izena. 3 eta 10 urte bitartekoentzat Udaleku Irekiak egingo dituzte; eta 12-13 urtekoentzat, aldiz, Kirol Udalekuak. Herriko eskoletan ikasten dutenek bertan eman beharko dute izena; bestela, udaletxean.