Maiatzaren 1ean Iruñean egingo du LAB sindikatuak manifestazioa, Euskal Herria decide. Kapitala hautsi, bizitza eutsi lelopean. Bertaratzeko, autobusa jarriko dute, eta Hernanitik ere pasako da. 09:15etan izango da Txantxillan, eta joan nahi duenak, astelehena (14:00ak) baino lehen eman beharko du izena: 943 33 60 62 edo hernani@lab.eus.