Poemafaria antolatu du Hernaniko Kale Literatura taldeak hurrengo astearterako. Errioguardaenea jatetxean izango da, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Horretarako Rafa Egiguren idazlearen 25 poema aukeratu dituzte. Aurretik izena eman behar da: Lurreko dendan edo kaleliteratura@gmail.com helbidean. Prezioa: 30 euro (15 euro langabetu eta prekarizatuek).