lau urte eta bi legegintzaldi eman ditu Marian Beitialarrangoitiak Madrilgo Kongresuan EH Bilduren ordezkari gisa. Hain zuzen, bere esperientzia ezagutzeko, ekitaldia antolatu du EH Bilduk gaurko. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Galderak erantzuteko prest
Besteak beste, Marian Beitialarrangoitiak azalduko du zein den Madrilgo Kongresuaren eguneroko funtzionatzeko era, bitxikeriak kontatuko ditu, baita lau urte hauetan zeharreko momentu esanguratsuak ere.
Bertan bizitakoa kontatzeaz aparte, herritarren galderei eta jakin-minei erantzuteko prest egongo da. Hori guztia Aitor Altuna soziologoak aurkeztutako ekitaldian.