Hurrengo igandean hiritar askok botoa emateko eskubidea erabiliko dute. Niri, ordea, eskubide hori ukatu didate. Apirilaren 17an (aste santua baina egun bat lehenago) gutunontzian jaso nuen korreosen botoak jasotzeko gutuna. Oharrean bulegoaren ordutegia zehazten zuen eta larunbatean irekita egongo zela jartzen zuen. Larunbatean, laneguna, Hernaniko bulegora gerturatu nintzen eta itxita zegoen. Ez oharrik, ez abisurik, ez barkamenik. Ondorioz ez dut botoa eman, dagoeneko kanpoan nago. Gerora jakin izan dut ostegunean (jai eguna) bulegoa ireki zutela. Agian nire errua (eta beste askorena ere bai) ondo informatuta ez egoteagatik, baina beraien erantzukizuna ere bere gain hartu beharko luke Hernaniko korreos bulegoak. Ez da esfortzu handia jasotako paperean ordutegi berezia zehaztea, ezta ?arazoa? azalduta barkamena eskatzea ere. Oporrak denok nahi ditugu noski, hori bai eskubide ukaezina.
José Martín Rodriguez