50 urte betetzen dituzte aurten 1969koek, eta modu berezian ospatu zuten urte hartan Agustin Iturriaga Institutuan ikasi zutenek. Egun osoko festa egin zuten horretarako apirilaren 6an, eta 35 bat ikasle ohi elkartu ziren.
2015ean hasi ziren elkartzen, eta ordutik urtero elkartzen dira bizipenak gogoratu eta ondo pasatzeko asmoarekin. Baina aurtengoa berezia izan zenez, egun osoko egitaraua izan zuten: jolasak, bazkaria, aerozumba, afaria, DJa... eta baita bisita berezi bat ere, Institutura.
Aintzane Ibarzabal zuzendariaren eta Susana Balerdiri esker, ordubeteko bisita egin ahal izan zuten, bertan bizitakoa gogorarazteko. Esker ona adierazteko, ikasle ohiek urteurrena ospatzeko egindako kamiseta oparitu zieten koadro batean.