Bigarren urtez jarri du martxan Astigarragako Udalak Azstigazte txapelketa. Aurreko urtean bezala, bi kategoriatan egingo dute, 12 eta 14 urte bitartekoak (2007 eta 2005 urte artean), batetik, eta 15 eta 18 urte bitartekoak (2004 eta 2001 urte artean), bestetik.
Gazteenek, aurreneko kategoriakoek, gaur arte izango dute aukera beren lanak aurkezteko. Sendia gaiaren bueltan, garapen lan bat egin beharko dute, idatziz, eta idatziarekin lotura duen irudia, euskarri zurrunean.
Gipuzkoa osoko gazteek hartu dezakete parte, banaka edo taldeka, betiere, adin berbera badute. Egindako lanak Astigarragako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira.
15 eta 18 urte bitartekoek, aldiz, Murgiako Jauregia izango dute gaitzat, eta lan bera egin beharko dute. Haiek, azaroaren 13ra arte izango dute aukera, lanak aurkezteko.
Bi kasutan, aurkeztutako hiru lan onenek ahozko aurkezpena egin beharko dute, aurrerago adieraziko den egunean eta lekuan.
Baldintza osoak irakurtzeko: www.astigarraga.eus.