Argazki lehiaketa, Urnietako txokoekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 23a, 02:00

"Soinuen Begiradak" proiektua jarri dute martxan Urnietako Txanbolin txistulari bandak, Anabas musika taldeak eta Egape dantza taldeak, herria ezagutzera emateko. Eta horren baitan, argazki lehiaketa anto­latu dute. Urnietako sei toki esanguratsuren argazkiak egin behar dira: Eteneta, Mulisko, Sanson harria, Adarra, Buruntza, eta norberak Urnietan duen txoko maiteren bat. Ekainaren 24ra arte dago epea, argazkiak JPEG formatuan bidaltzeko, soinuenbegiradak@gmail.com helbidera, zehaztuz izen-abizenak, herria, adina eta emaila. Sari poto­loak izango dira, onenentzat; nagusia, 250 eurokoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!