Bigarren Errepublikaren urteurrena ospatu zuen, bere lokal berrian (Elkano kalea, 1), Orain Hernanik. Eskerrak eman nahi izan dizkie, bertara hurbildutakoei: «bereziki hunkigarriak izan ziren, ospakizunera gerturatu ziren helduek kontatutako kontuak. Giro ederra, mokadu-jatea, debate politikoa, bizipen pertsonalak eta abesti aldarrikatzaileak. Ahaztezina izan zen. Hirugarrenaren bila!», aldarrikatu dute.