Orona EB proiektuaren aurreneko fasea onartuta, Europara zabaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 23a, 02:00

Urteko batzarra egin zuen apirilaren 12an Orona konpainiak, Hernanin egoitza duen igogailuen enpresak, Orona Ideon. Ohi bezala, aurreko urteko kontuak berretsi zituzten. Horren arabera, iaz 741 milioi euroko salmentak izan zituen konpainiak, 2017an baino %5,10 gehiego.

Horrez gain, Orona EB proiektuaren lehenengo fasea ere onartu zuten. Azaldu dutenez, «Orona EB proiektuak hiru fase izango ditu guztira, eta helburua da Orona finkatzea mundu mailako lau konpainia multinazionalekin le­hi­an aritzeko gai den Eu­ro­pako igogailuentzako operadore ba­kar gisa eta gainera, Eu­ropa mailan zabaltzea koope­ra­tiba gisa landutako balio­ak».

Batzarrak onartutako au­rre­neko fasea aurten jarriko du­te martxan, eta helburua da 2019-2022 aldean «Oronak 900 milioi euro baino gehiago fakturatzea eta 6.000 langile baino gehiago izatea, kooperatiba gisa landutako balioak Europa osora zabaltzeko asmoz».

Bigarren fasea 2022 eta 2026 artean garatuko da;?eta hirugarrena, aldiz, 2030ean bukatuko da.

Erabakitakoaren aurrean, Xabier Mutuberria zuzendari nagusiak adierazi zuen: «aurtengo batzarra ez da ohikoa. Oronak oinarriak jarri ditu mundu mailako multinazional haundiekin lehiatzeko gai den Europako operadore ba­karra bilakatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!