Udara beste Xaguxarrekin batera pasatzeko aukera izango dute Astigarragako gaztetxoek aurten ere. Bi aukera izango dituzte, horretarako.
4 eta 12 urte bitartekoentzat Udaleku Irekiak egingo ditu Xaguxar Aisialdi Taldeak. 12-16 urtekoentzat, aldiz, Gazte Kanpaldiak antolatu dituzte.
Bi kasutan, maiatzaren 2tik 9ra bitarte eman behar izango dute izena, kultur etxean. Tokiak baino izenemate gehiago badaude, zozketa egingo dute maiatzaren 15ean, 18:30etan eta 19:00etan.
Hiru txanda, udaleku irekiek
Ekainaren 24an hasita, bi asteko hiru txanda izango dituzte udaleku irekiek, abuztuaren 9ra arte. Oro har, 09:30etatik 13:30etara izango dira, eta zaintza eta jangela zerbitzua ere izango dira, horrez gain.
Txanda bakarra, kanpaldiak
Kanpaldiak txanda bakarra izango du, ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitarte burutuko dena, Garden (Erronkari). yy