Maiatzaren 1ari buruz bi hitzaldi, aste honetan Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 22a, 02:00

Maiatzaren 1aren bueltan, egitarau berezia prestatu dute Buruntzaldeako gaztetxeetan. Eta aste honetan, bi hitzaldi izango dira, Hernaniko Kontra­kantxan. Ostiralean, arratsaldeko 18:30etan, Ikasle Mugimenduko bi kidek eskainiko dute: Kapita­lis­moa eta krisia; begirada bat 2008 urteari. Eta larunbatean, Nazio Auziari buruz ariko dira, 18:00etan. Larun­ba­tean bertan, auzolana izango da 11:00etan, eta afaria 21:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!