Liburu Azoka, bihartik ostegunera

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 22a, 02:00

Bihar da Liburuaren Nazioar­te­ko Eguna, eta hori ospa­tze­ko, Liburu Azoka jarriko dute Asti­garragan, bihartik ostegu­ne­ra. Joseba Barandiaran plazan izango da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.

Bertan, makina bat liburu jarriko dituzte salgai, prezio merkean: 0,5 euroan eskuratu ahal izango da liburu bakoitza; eta hiru erosiz gero, euro bat.

Dirua, Zaporeak proiektuari

Liburuen salmentatik lortzen den diru guztia, gainera, pro­iektu solidario batera bidera­tuko dute. Zehazki, Zaporeak proiektua laguntzeko izango da, Grezian eta Etiopian lanean ari dena, errefuxiatueintzat otor­duak prestatzen, eta Wukron elikadura egokirako baliabi­de­ak eta ezagutza eskaintzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!