Domina sorta ederra Hernaniko atletek, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 22a, 02:00

Apirilaren 13an eta 14an jo­ka­tu ziren, Donostiako Anoe­ta­­­ko miniestadioan, Gipuz­koa­ko Txa­pelketak, gazteen eta masterren kategorietan. Bertara jo zuten CD Hernaniko 17 atletak, eta domina sorta ederrarekin bueltatu ziren handik.

Horrela, urrezkoa lortu zuen Jon Ander Estebanek, luzera jauzi hirukoitzean, eta zilarrez­koa luzera jauzian. Zilarrezko dominak jantzi zituen Nora Lo­pezek ere, altuera jauzian eta luzera jauzi hirukoitzean. Eta brontzezkoa, berriz, ondokoek: Nora Estebezek pisu jaur­tiketan; Xabier Barberenak 1.500 metrotan; June Mon­te­rok 1.500 metrotan obstakulu­ekin; eta Naroa Vieitesek eta Naia Gomezek, brontzezko do­mina bana kolkoratu zuten al­tuera jauzian, hirugarren postuan berdinduta geratu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!