Energiaren kontsumoari buruz, lau saio praktiko

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 22a, 02:00

Lau saio irekiren bitartez, Gi­puzkoa Argitu programa eka­rriko du Hernanira, Gipuzkoa­ko Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetarako Sailak, Hernaniko Udalarekin elkarlanean. Programa horren helburua da, herritarrei tres­nak eskaintzea, energiaren ko­n­tsumoa murrizteko eta era­ginkortasuna hobetzeko, modu erraz batean. Ez etxe­bi­zi­tzetan bakarrik, baita mer­ka­taritza establezimenduetan ere, esaterako.

Maiatzaren 7ko saioan parte hartzeko, izena eman behar da aurrez: oihane@izadi21.eus edo 686 427 565. 

Maiatzaren 7an egingo du­te aurreneko saioa, arratsaldeko 18:00etan hasita, Goiz Eguzki jubilatuen zentroan. Eta irekia bada ere, aurrez eman behar da izena, maiatzaren 3a baino lehen. Horretarako, 686 427 565 telefonora deitu behar da, edo idatzi oihane@izadi21.eus hel­bide elektronikora.

Tarifa eta potentzia egokiak aukeratzeaz, aurrenekoa

Lau saioetako bakoitzean, ener­giarekin lotutako gai bati bu­ruz ariko dira. Aurreneko ho­rretan, esaterako, honakoa da izenburua: Eskuratu zu­re argin­dar kontsumoaren da­tuak eta murriztu zure kon­tsumoa. Izan ere, praktikan ja­rriko dute nor­beraren elek­tri­zitate-kontsu­mo­a­ri buruzko datuak ezagu­tze­ko eskubidea; eta hortik abia­tuta, landuko dute nola aukeratu tarifa eta potentzia apropo­se­nak, jakite­ko ego­kiak ote diren kontrata­tu­ta dauzkatenak.

Bigarren saioa, maiatzaren 21ean egingo dute, 18:00etan, Goiz Eguzkin hori ere: Etxean energia aurrez dezakezu ero­so­tasunik galdu gabe. Hiruga­rre­na, aldiz, Biterin egingo dute, ekainaren 11n, 18:00etan ha­si­ta: Eraginkortasun altuko bir­gai­tzea: zure etxerako balia­ga­rria, dirua aurrezteko eta osa­su­na irabazteko. Eta azkeneko saioa, udazkenean izango da: Energia berriztagarriak zure etxean... posible da. Informazio gehiagorako: gipuzkoaingu­ru­me­na.eus/eu/argitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!