Pazko Igandea da gaur, eta ohi bezala, meza egingo dute, goizetik eguerdira, Urumea bailarako elizetan. Hernanin, 09:00etan egingo dute Agustinetan, 11:00etan San Jose Langilean, eta 12:00etan San Joan Bataiatzailean. Ereñotzuko San Antonio elizan, berriz, goizeko 10:00etan izango da. 10:30etan egingo dute meza, Astigarragako Andre Maria elizan. Eta Goizuetan, azkenik, eguerdiko 12:00etan izango da.
Bihar, berriz, apaizik gabeko ospakizuna egingo dute, goizeko 11:00etan, Astigarragako Santiomendiko ermitan.