Salaberriak jantzi du Goñi Memorialeko txapela

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 21a, 02:00

Ikuskizun ederra eskaini zu­ten asteazkenean, Zuma­rra­ga­ko Beloki frontoian, Iker Sala­be­rria goizuetarrak eta Hodei Expo­sito astigartarrak. Goñi Memorialeko finala zeukaten jokoan, eta azkenean, goizue­ta­rra nagusitu zen, Iker Elizegi asteasuarrarekin, Expositoren eta Iñigo Bikuña donos­tia­rra­ren kontra (22-18).

Irabazleek ez zuten partidu osoan agindu, hala ere. Hobeto ekin zioten Expositok eta Bi­ku­­ñak, eta baita tartea egin ere, markagailuan (2-7). Izan ere, atzean nagusi izan zen donos­tiarra, eta astigartarrak bikain asmatu zuen aurrean, bikote­kideak ematen zizkion auke­rak errematatzen.

Baina pixkanaka, parti­du­an sartu ziren Salaberria eta Eli­zegi. Asteasuarrak ondo eutsi zien atzean, bikote urdinaren erasoei, eta goizuetarrak, ezin hobeto aprobetxatu zituen au­rrean, izan zituen aukera apu­rrak. Horrela, 10-10 berdindu zuten partidua. Hortik aurre­ra, desesperatzen hasi ziren Exposito eta Bikuña pixka bat, ez baitzuten zulorik aurkitzen, tan­toak pilatzeko; eta horrek, eraman zituen akats gehiago egitera. Pixkanaka aurrea har­tu zuten gorriek, eta 22garren zenbakira iristea lortu.

Salaberriak, hirugarren txapela Goñi Memorialean

Asteazkeneko txapelarekin, da­goeneko hiru ditu Iker Sala­be­rria goizuetarrak, Goñi Memo­rialean. Izan ere, txapelketako lau t?erdikoa irabazi zuen 2016 urtean, eta aurten bezala, bina­kakoa 2017an ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!