Aste Santuko oporraldirako, eskaintza berezia antolatu du Hernaniko turismo informazio puntuak; eta atzo bezala, gaur ere aukera izango dute herritarrek, doan, tren berdean bidaiatzeko, edota kaxkoan bisita gidatuak egiteko.
Goizean izango da bisita gidatua, 11:30etan informazio puntutik abiatuta, Biteri aurretik. Ez dago erreserbarik egin beharrik, nahikoa da bertara azaltzea. Atzoko bisita gidatua euskeraz egin zuten, eta gazteleraz izango da gaurkoa.
Tren berdeak, berriz, hiru doako bidaia egingo ditu arratsaldean, 16:45etan, 17:15etan eta 17:45etan abiatuta. Hori bai, doakoa izan arren, bidaiariek turismo informazio puntutik pasa behar dute trenera igo aurretik, horretarako txartelak jasotzeko.