Bi ekintza berezi proposatu ditu Sagardoetxeak, gaurtik astelehenera bitarte. Batetik, familian jolasteko, oka jokua egingo dute egunero, goizeko 11:00etan. Eta bestetik, bisita gidatuak egingo dituzte, dastaketa gastronomiko bereziarekin: sagardo, muztio eta likoreaz gain, Euskal Herriko gaztak dastatuko dituzte, 11:00-14:00 eta 16:30-20:00 ordutegian. Erreserbatzeko: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.eus.