Gaur bilduko da, ohiko deialdian, Hernaniko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Batzordea. Arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko lehenengo bilera gelan, laugarren pisuan; eta sei puntu landuko dituzte. Horien artean daude, Ibaiondo poligonoko partzela baten Xehetasun Azterlanaren hasierako onarpena, Zikuñagan eraikin baten kanpoaldean eskailera berria eraikitzeko baimen eskaera, edota Akarregin zein Martindegin lan jarduera bana jartzeko baimen eskaerak, besteak beste.