Kontzertu berezia eskaini zuten, apirila hasteko, udaletxeko arkupeetan. Izan ere, ez zen bakarrik egon Hernaniko Musika Banda, hileko aurreneko larunbatean: Taupa perkusio talde gaztea izan zuen lagun. Eta batzuen eta besteen musika doinuek, erakarri zituzten herritarrak: doinuz bakarrik ez, jendez ere bete ziren, udaletxeko arkupeak.