Kartel onena bozkatzeko, bihar azkeneko eguna

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 16a, 02:00

Urtero bezala, kartel lehiaketa jarri du martxan Hernaniko Uda­lak, San Joan jaietarako kartela aukeratzeko. Eta bukatzear dago prozesua, bihar baita azkeneko eguna, kar­tela aukeratzeko.

Aurkeztutako 11 proposame­netatik, lauk egin zuten aurrera, Jai Batzordearen aurreneko au­ke­­ra­keta gaindituta; eta horien arte­an aukeratu behar dute he­rri­­tarrek: Biteri kultur etxean, edo Hernaniko Uda­la­ren web orrian, www.hernani.eus. Boto gehien ja­sotzen di­tuena izango da, 2019ko San Joan jaietako kartela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!