Gazte Plana idatziko du Udalak, «herriko gazteekin elkarlanean»

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 16a, 02:00

Gazte Plana idatziko du Asti­garragako Udalak, Aztiker so­­ziologia ikergunearen es­ku­tik, jakinarazi duenez. Eta horretarako, «herriko gazte­e­kin elkarlanean» ariko dira, «lan dinamika partehartzai­lea bideratuz».

Horrekin, «pauso bat ge­hia­go» eman nahi du Udalak: «gazteei zuzendutako politi­ken inguruko hausnarketa burutu berri dugu. Egin dugu azken 30 urteotan eguneratu gabe egon den gazteen egoe­raren diagnosia, eta otsai­le­an aurkeztu genuen. Baina behin diagnosia eguneratuta dago­ela, pauso bat haratago joa­te­ko prest dago Udala, eta Gaz­te Plana idazteari ekingo diogu», nabarmendu du.

Gazteek dauzkaten kezka eta erronkei «erantzun egokiak» ematea izango da helburua.

Udalak azaldu du, helbu­rua dela Astigarragako gaz­te­en «iritzi eta ekarpenak ja­so­ko dituen plangintza» lan­tzea; alegia, Udalarekin elkar­lanean, gazteek dauzkaten kezka eta erronkei «eran­tzun egokiak» ematea.

Hezkuntza baliabideak, lanerako prestakuntza eta etxebizitza aukerak, oinarri

Aurreratu dutenez, Udalaren baliabideei egokitutako pla­na izango da, eta zenbait epealdi zehaztuko dituzte, planak ja­soko dituen ekintzak gara­tze­ko. Horretarako, «institu­zio­en arteko elkarlana» bul­tzatuko dute, «administra­zio­aren esku dagoena» egin da­din, gazteen beharrak ase­tze­ko. Zentzu horretan, hiru adin multzotan banatu dituzte gaz­teen beharrak: 12-18 urte, 18-24 urte, eta 24-35 urte.

Adin tarte bakoitzean, gaz­teek dauzkaten behar bere­ziei emango zaie erantzuna: he­rri­­an bertan hezkuntza ba­lia­­bideak edukitzeari, lane­ra­ko prestakuntza berezia jaso­tze­a­ri, eta etxebizitza au­ke­rak bermatzeari, hain zuzen ere.

Horretarako, Aztiker iker­gunearen es­kutik, «talde la­ne­rako espazioak» sortuko di­tuzte, «alde bakoitzaren in­teresen ikuspegi zeha­tze­tik eta gai bakoitzaren inguruko ikuspegi desberdinak mahai gaineratuz, talde-komunitate-identitate ikuspegia kontu­tan hartuz», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!