GAztelekutik zelaira aterako dira bihar, Hernaniko gazteak; eta plan berezia prestatu dute horretarako. Izan ere, musika, dantza, jan-edana eta jolasak prestatuko dituzte, eguerdian, Ave Maria parkean.
Elkartzeko zita, Gaztelekuan
12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako plana da, eta goizeko 11:30etan jarri dute elkartzeko zita, Gaztelekuan. Bertan hartuko dute musika baflea, janaria eta edaria, eta beharrezko material guztia; eta elkarrekin joango dira Ave Maria parkera. Bertan, 12:30etan hasiko da festa. Aurrena, aero runba saioa egingo dute, Jenny Perlazak gidatuta; eta hip hop saioa, Tihago Mithiksekin.
?Slackline? egitea, aukeran
Ondoren, bazkari musikatua egingo dute, parkean bertan. Eta bukatzeko, animatzen direnek, slackline egiteko aukera izango dute; zinta gainean ibiltzekoa, alegia.