Oa eta Telemar dendek, errekonozimendu berezia

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 16a, 02:00

Urteko batzarra egin zuen, apirilaren 7an, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak, To­losako Topic museoan. Eta iazko balantzea eta aurtengo helburuak eta asmoak eza­gu­­tze­ra ematearekin batera, erre­ko­nozimendua egin nahi izan zie­ten, Gi­puzkoako hain­bat merkatariri.

Errekonozimendu hori ja­so zuten denden artean, ba­zi­ren Hernaniko bi denda: Oa gozotegia, eta Telemar etxe­tresna elektrikoen denda.

Singular Denda izenda­pe­na jaso zuen Oa gozotegiak, Gipuzkoako beste 19 denda­re­kin batera. Izendapen ho­rre­kin, nabarmendu nahi du­te denda horiek duten ori­ginal­tasuna eta auten­ti­ko­ta­suna: «bertako dendak, geu­re­ak, bezeroarekin kon­pro­me­tituta dau­denak; kultura propio batekin, detailearen kultura hain zuzen ere. Den­da be­re­ziak, bezeroa berezi sen­tia­razten dutenak», na­bar­men­du dute Gipuzkoako Merka­ta­ritza Federaziotik.

20 izendapen horiekin, dagoeneko 163 dira Singular Dendak, Oa tartean dela.


Telemarren 50 urteko ibilbideari, omenaldia

Eta batzarraren bukaeran, iritsi zen Hernaniko beste denda baten momentu be­re­zia; «gure batzarretako une hunkigarrienetako bat iza­ten dena», adierazi dute Federa­ziotik. Momentu hori da, 50 urteko ibilbidea darama­ki­ten dendei omenaldia, eta aurten, horien artean izan da Tele­mar, etxetresna elektrikoen denda hernaniarra, 1969an zabaldu zutena. Gipuzkoako beste lau dendarekin batera jaso zuen omenaldia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!