Errugbi Barneratzailearen zirkuituaren barruan, Getxo Errugbi Taldearen kontra jokatu zuten hernaniarrek herenegun. Hernani Errugbi Taldeak 15-22 galdu zuen Getxokoen kontra; dena den, giro ona izan zen nagusi, dudarik gabe, «batera trabak gaindituz» aritu baitziren.