Domina-jasa Arrasaten, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 16a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketaren bigarren jardunaldia izan zuten hilaren 7an Hernaniko atletismoko alebin eta infantilek. Denera 15 atletek hartu zuten parte, eta horietako batzuk lortu zuten domina: alebinetan, Enara Kerejetak zilarrezkoa jantzi zuen 1.000 metroan, eta Eki Jimenok, urrezkoa Vortexen; infantil mailan, Amaiur Velezek, urrezkoa 220 metro hesitan, Mikel Camposek, urrezkoa 80 metrotan eta zilarrezkoa 220 metro hesitan, eta brontzea Intza Otamendik, pisuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!