legution (Araba) izan dira asteburu honetan Hernani Arraun Elkarteko kideak, Euskadiko Batel Txapelketan. Bost talde aritu dira bertan, denak bateletan: neska infantilak, kadeteak, eta absolutuak; eta mutil kadeteak eta jubenilak.
Horien artean, neska absolutuek eman zuten albiste onena, hau da, Intza Larburuk (patroia), Ainhitze Kalonjek, Nerea Irastorzak, Enara Villenak eta Jone Pastorrek osatu zutena, hain juxtu.
Larunbateko sailkatze-estropadan zortzigarren postuan sartzea lortu zuten, eta ondorioz, igandeko kontsolazio-txandarako sailkatu ziren. Orduan, behetik gorako estropada eginez, larunbateko lana hobetu eta bi ontzi utzi zituzten atzetik. Horrela, kontsolazio-txandako bigarren izatea lortu zuten neskek;?San Juanen atzetik, eta Hondarribia eta Ondarroaren aurretik iritsi ziren, hain zuzen.
Bigarren izan ziren neska absolutuak kontsolazio-txandan.
Neska infantilek, arazoak
Denei ez zitzaien hain ondo joan, ordea. Neska infantilek, adibidez, arazoak izan zituzten irteeran, eta ez zuten estatxa heldu.