Mundarrok ez du jokatuko Erregional Preferenteko igoera promozioa, asteburuan Santo Tomas Lizeoaren aurka 2-2 berdindu eta gero, Donostian. Touring eta Vasconiak bere partiduak irabazi zituzten eta bi partiduren faltan sei puntuko aldea dute Astigarragako taldearekiko, baita averagea ere.
Preferente mailako talderik gazteenetarikoa izan arren, etxekoz beteriko taldeak ez zuen inoiz amorerik eman, lanean jarraitu zuen nahiz eta emaitza ez zen nahi zuena, nortasuna erakutsi zuen eta garaipenetik oso gertu egon zen, gainera hamar partidu pilatu ditu galdu gabe segidan. Pena bigarren posturako lehia hori urrundu izana.
Denboraldi bukaera, porrotarekin jubenilek
Hernaniko Jubenil Nazionaleko taldeak denboraldia amaitu zuen Zubipen, baina ezin izan zien garaipena eskaini zaleei. Arenasen aurka 0-4 galdu zuen eta Liga zazpigarren amaitu du. Helburu nagusia lortu ezinda, azken jardunaldiak luze joan dira taldearentzat.
Zerbait antzekoa gertatzen ari zaio Ohorezko Erregionaleko lehenengo taldeari. Mutrikun berdinketa lortu zuen, 0-0, eta dagoeneko sei jardunaldi igaro dira garaipena lortu ezinda. Jubenilak bezala, zazpigarren postuan daude sailkatuta, lau jardunaldiren faltan, aurtengo denboraldia amaitzeko.