Denontzat taldeko garaiezinak ere denboraldian daude murgilduta, bete-betean. OCR liga jokatzen ari dira, besteak beste; eta horren barruan, Gladiator Day izan zuten aurrekoan, Zuaiztin (Nafarroa).
38 taldekide, podium eta guzti
Hain justu, Denontzat taldeko 38 kide izan ziren bertan, baldintza klimatologikoek oztopatutako jardunaldian. Hotzak eta euriak zirkuitua bera, eta oztopoetako batzuk zaildu egin zituen, erabat.
Horrek ez zituen partehartzaileak kikilduarazi, eta emaitza ikaragarriekin egin zuten buelta, Denontzat taldeko kideek, hainbat podiumekin.
Hernaniarren artean, Ekain Nogeira gaztearen emaitza da azpimarragarriena. Haren kategoriako garaile izan zen, eta zazpigarren, aldiz, sailkapen orokorrean. Xabi Muñozekin batera, Elite orokorreko TOP10aren parte izan ziren.
Bertan izan zen, baita ere, Hernaniko taldeko Maddi Arteaga, haren kategoriako irabazlea, eta Ania Arregi, nahiz eta ez zuen lasterketa bukatzerik izan.