Berria txapelketako lehenengo kanporaketa gainditu du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 16a, 02:00

cd hERNANI Berria Txapel­ketako final zortzirenetara sail­katu da, Ortuellako Danok Lagunak taldea 2-1 gainditu eta gero, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Kadeteetan Xabier Apa­olaza eta Unai Etxarrik 22-6 irabazi zuten. Ondoren jubenilen txanda etorri zen eta hor galdu zuten Xabier Salaberria eta Mikel Lasak 22-16. Herna­nirentzat bigarren garaipena nagusien mailan iritsi zen, Paul Ojuel eta Markel Lizea­garen eskutik, 22-2.
Kadete eta nagusien mailan hernaniarrak jaun eta gabe izan ziren. Ortuellako bikote kadetea eskuetatik ez zegoen ondo, eta nagusietan ez zen ko­lorerik egon. Jubeniletan partidua parekatua izan zen, baina 16-15 eta gero Salaberria aurrelariak nekea nabaritu zuen eta ihes egin zien garaipenak.
Final zortzirenetan Lazka­o­ko Lapke taldearen aurka jokatu beharko dute maiatzaren 19an.

GRABNIn aurrera Zugasti, eta kanpora, 22 urte azpikoak
Trinketean, hernaniar pelotariek GRABNI txapelketako partiduak jokatu zituzten. Oihan Zugasti jubenilak, Gaztelekuko Huitzirekin batera, 40-24 gainditu zuen Araba, eta Gipuzkoa ordezkatuz finalerdietara sailkatu dira.
22 urtez azpikoetan, Xabat Pagola eta Endika Arizmendik 40-24 galdu zuten Arabaren aurka, eta kaleratuak izan  dira.
Orokorrean ez da asteburu ona izan Hernaniko pelotarientzat. 18 partiduetatik ha­maika irabazi dituzte jokatutako txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hala ere, garaipen ga­rrantzitsuak ere lortu dira, lehen aipatu bezala.

Antton Apezetxea, Espainiako txapeldun
Umore Onako Antton Ape­ze­txeak beste garaipen garran­tzitsu bat lortu du asteburuan. Igoarekin batera Espainiako Federaziotako txapelketako fi­na­la irabazi zuten. Beraz, Es­pai­niako txapeldun geratu da. Fernández eta García garaitu zituzten bi setetan, Logro­ñoko Adarraga frontoian, aurreneko seta 10-2 eta bigarrena 10-8 emai­tzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!