Afari musikatua, atsedenaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 15a, 02:00

Atseden egunen aurretik, beste ekitaldi bat ere antolatu dute Urumea Herri Gunean, asteazkenerako: iluntzeko 20:30etan hasita, Liuliuliuk afari beganoa prestatuko du, eta Wo_menestra DJak musika jarriko du. Ekitaldia irekia da.

Aurretik, beste hainbat ekitaldi ere izan dira bertan. Hilabete hasieran, esaterako, Kolonbiako emakume batzuk, FARCeko hiru gerrilari ohi tartean, izan ziren bertan, hezkuntza arloko proiektu baten berri eman eta hemengo berri jakiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!