Atzo bukatu zen 21. Korrika. Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarrak idatzi du aurtengo Korrikaren mezua, eta atzo Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plazan irakurri zuen, baita bertsotan egin ere, lekukoak gordetako mezua: «hizkuntza bat dugu ahalguztiduna» (osorik, behean).
Bere ibilbidean zehar Euskal?Herrian barrena ibili da Korrika, eta baita Urumea bailaran ere. Eli Gorostegik Hernani eta Astigarragan egindako argazki guztiak Kronikako webgunean ikusi daitezke, eta erosteko aukera ere badago: 688 858 872 edo eli.gorostegi@gmail.com.
Goizuetaraino ez da iritsi aurten Korrika, baina larunbat goizean Korrika TTikiak bete zituen kaleak euskeraren aldeko aldarriz. Euskera ikasten ari diren kanpotarrek eman zioten hasiera, eta eskolako ikasleen ondoren, herriko hainbat eragilek ere hartu zuten parte. Argazki gehiago ikusi daitezke Korrika aurreko ekintza albunean edota www.goizueta.eus webgunean.