Alokairurako diru-laguntzei buruz, bihar, Tokiko Gobernuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 14a, 02:00

Tokiko Gobernu batzordea bihar bilduko da, 09:00etan alkatetzan, eta lau puntu landuko dira: etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzen ebazpen proposamena, Gaztelekuko zerbitzuaren kontratu luzapena, berdintasuna eta tratu onak bultzatzeko zerbitzuaren esleipena eta udal aurrekontu parte-hartzaileen prozesua kudeatuko duen enpresaren kontratua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!