Gutxi geratzen da 2019ko San Joan jaietako kartel iragarlea zein izango den jakiteko. Urtero bezala, Jai Batzordeak lehiaketa jarri du martxan, eta herritarrek aukeratuko dute zein izango den kartel irabazlea. Asteazkenean bukatuko da botoa emateko epea.
Lau, aukeran
Denera, 11 kartel aurkeztu dira aurten lehiaketan, eta horien artean aurreneko aukeraketa egin du Jai Batzordeak. Horrela, lau kartelek egin dute aurrera, eta herritarrek aukeratu beharko dute orain, horien artean irabazlea.
Botoa eman daiteke Biterin eta udaletxeko webgunean: ?www.hernani.eus?
Horretarako, gustukoenaren aldeko botoa eman beharko da, beranduenez, asteazkenean, hilak 17. Bi tokitan eman daiteke botoa: udaletxeko webgunean (www.hernani.eus) edo Biterin jarritako kutxan. 16 urtetik gorako hernaniarrek hartu dezakete parte bozkaketan, eta behin bozkatu daiteke.