Erramuak bedeinkatuta, Aste Santuari hasiera

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 14a, 02:00

Penitzentzia mezak egin di­ra orain arte, eta gaurkoa, Erra­mu Igandea, erramuak bedeinkatzeko eguna da, Aste Santuaren atarian. Hainbat hitzordu jarri dira Urumea bailaran.

Erramua bedeinkatzen goiz­­tiarrenak Hernaniko Agus­tinen komentukoak izango dira, 09:00etan. Floridako San Jose Langilean 11:00etan egin ahal izango da, eta San Joan Bataiatzailea parroki elizan, 12:00etan. Ereñotzun, berriz, 10:00etan jarri da zita San Antonio elizan.

Astigarragan,  bestalde, 10:30etan egingo dira bedein­kapenak eta meza, eta Goi­zuetan, 11:30etan jarri dute hi­tzordua, eliza aurrean, erra­muak bedeinkatzeko, eta 12:00e­tan hasiko da meza.

Asteazkenean eta ostegunean, hurregoak

Datozen hitzordu gehienek, ostegun santu egunean izango dute jarraipena, Astigarragan izan ezik; bertan, asteazke­ne­an, 18:00etan eta 21:00etan egingo dira penitentzia mezak.

Ostegun santuan, berriz, jau­naren afariko mezak egin­go dira Hernanin, Agustinetan 17:30etan, San Jose Langilean 19:30etan eta San Joan Ba­taia­tzai­lean 20:00etan, eta Ere­ño­tzun, 18:00etan. Astigarragan, berriz, 18:00etan, eta Goizue­tan, 19:00etan. Penitentzia me­za ere egingo da oste­gu­nean Goizuetan, 08:00etan.

Ostiral santu egunean gu­rutzbideek izango dute prota­go­nismoa, pazko igande eta astelehenera arte izango dira meza gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!