Aurretik dauzkagun jai egunak familia giroan edota lagunartean disfrutatzeko, aukera politak eskaintzen dizkigute Begi Bistanek Gipuzkoako kostaldean, eta Arbizuko Kanpinak Nafarroako barnealdean.
Aste Santuko jai egunak dagoeneko gainean ditugu, eta asko eta asko, Urumea bailaratik kanpora aterako dira. Badira eguzki bila mediterraneo aldera joango direnak, baita Pirineoetara eskiatzera gerturatuko direnak ere. Egun horiek Europako hiribururen bat bisitatzeko aprobetxatuko dituztenak ere ez dira gutxi izango, baina, bailaran bertan geratzeko aukera egin duten horientzat, proposamen ugari dago egun pasa ederrak egiteko, familian zein lagunartean.
Kirola eta kultur ondarea uztartzeko, aukera bikaina
Gipuzkoako kostaldean, Zumaian eta Orion hain zuzen ere, Begi Bistanek natura, kultura eta aisi arloak uztartzen ditu, ingurumenarekin, kulturarekin eta aisiarekin erlazionatutako ekintzak eskainiz.
Begi Bistanen helburua da esperientzia paregabeak eta erakargarriak sortzea, eduki interesgarriz beteta, eta era berean, euskal kulturarekin harreman zuzena dutenak.
Zumaiako Flyschera bisitak, Big Sup eta arraun tradizionala dira eskaintza nagusia Begi Bistanen, baina ez dira horietara mugatzen; bakoitzaren gustuetara egokitzen dute bere jarduera. Hori bai, guztiak modu inklusibo batean diseinatzen saiatzen dira.
Nafarroako parke naturaletan barrena
Nafarroa aldera gerturatzeko asmotan dabiltzanek, Arbizuko Ekokanpinean egonalditxo bat egiteko aprobetxatu dezakete, baita bertako jatetxean otordu oparo bat egiteko ere.
Arbizuko Ekokanpinak erakusten du turismoa ere jasangarria izan daitekeela; besteak beste, dauzkan etxetxo bioklimatikoekin.
Eskaintza ludiko zabala du kanpinak; izan ere, naturaren interpretaziorako eremua, igerileku naturalak, yoga eskola... dituelako bere eskaintzaren barruan.
Araba era Iruñerria lotzen dituen lautada honek, ibilbide ederrak egiteko zientoka aukera interesgarri ere eskaintzen ditu, Aralar, Urbasa eta Andia parke naturaletan barrena.